XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seme bietarik Mikel aukeratu izan zala jakin ebanean, atsekabe larria ezkutatu eziñik, mintzo dardartsuz senarrari.

- Baiña, Jose, ez ete da Josetxu Mikel baiño egokiagorik morroitzarako...?.

Indartsuago ta egiñagoa da.

Mikel, ostera, erabetiago ta nire ustez etxerako zaletuagoa izanik, gugandik urrun naibage itzela jasango dau.

- Begira, Yosune, zuk diñostazuna egia izan arren, etxe onek seme baten laguntza bear dauala kontuan artu bear dozu, eta gure Josetxu orretarako egiñago ta oituagoa dogu.

Onezaz gaiñera, arazo onetan uste on andiagoa dot Mikel'egan Josetxu'gan baiño, eta ziur naz, morroitza ori neketsua azalduko balitzakio be, jarraitzeari eutsiko dautsala, oso zintzotzat daukat-eta.

Morroitzaren saria ezinbestekoa dogu etxe onen alogerea ordaindu aal izateko, eta onetan Mikel'ek ez dausku utsik egingo.

Au entzun bitartean, Yosune'ri malkoak mara-mara eriozan.

Ain zuzen be, senarrak zirautsana egia zan, eta zelan edo alan Mikel'ek betekizunari eutsiko leuskio, mutil zintzo-zintzoa zalako.

Une batzuk isillean igaro ziran, eta noizbait Andelu'ko etxeko-jaunak,
- Aizu, Yosune esan eutsan astiro erririk-erri dabillan tratulari batek, Gernikalde'ko baserritar batek morroi bat bear dauala esan eustan araiñegun, eta au jakitean eskatu neutsan, baserritar areri esan egiola dalako jardun orretarako seme bat gerturik dodala, eta au onartzekotan, mutilla ta biok gora-beera guztiak atontzeko aren etxean azalduko gintzakiozala.

Baleiteke, beraz, luzaro barik arazo orreri buruz zeozer jakin dagigula.

Senar-emazteek autuari jarraitu eutsoen, eta noizbait beraundu samar izanik oeratu ziran.

Gau aretan Yosune'k nekez lo egin aal izan eban, seme kutuna burutik kendu eziñik.

Andik aste bitara-edo, Andelu'ko etxekojaunagana tratularia bera azaldu zan, semearena atondu izan zala esanez.

Baserria, Gernikalde'ko Mendibe errian egoala, eta aren izena Intxalde zala.

Erritik iru bat kilometrora aurkitzen zan mendian gora.

Etxekojauna Martin eritxan, eta gerturik egoala urrengo Igandean aita-semeak etxean artzeko, morroitzaren gora-beerak argitzearren.

Mezu au artu ebanean, Yosune'ri biotz-taupadak arindu yakozan.

Iru egunen buruan semea joango litzakio, nora ez ekiala.

Une batez senar-emazteek isillik iraun eben, eta gero.

- Aizu Yosune esan eutsan senarrak, jazoten dana, Mikel'eri esan bear yako, eta iñor ez zu baizen egokia orretarako.